Asteburuan festa giroa nagusituko da Altzibarren

Danborradako entreguetan, seriotasunez. /  BASTEROBERRI
Danborradako entreguetan, seriotasunez. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaurtik aurrera, San Pedro jaietan murgilduko dira altzibartarrak. Horrela, gaur arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara puzgarriak jarriko dituzte auzoko haurren gozamenerako. Gero, 19:30ean pintxo-potea izango da txosna eta auzoko tabernetan zehar.

Ostiralean, berriz, arratsaldeko 17:00etan Streebasket 3x3 lehiaketa jokatuko dute Gaztelekuko kantxan. 16 urtetik gorakoentzat, talde bakoitzak 4 jokalari beharko ditu izan. Eta 18:00etan festei hasiera emateko suziria piztuko dute. Segidan, txistulari eta buruhandiekin kalejira egingo dute auzoko bazterretan alaitasuna zabaltzeko. Horren ondoren, sabel-dantza erakustaldia izango da Martintxo plazan eta 20:00etan herriko preso, deportatu eta iheslarien aldeko elkarretaratzea, plazatik hasita.

Azkenik, ilunabarreko 21:00etatik aurrera, afari-merienda herrikoia auzoko plazan: tortilla jatea (urtero bezala, bakoitzak berea eramanda) eta sardina jatea (dohainik, dagoena bukatu arte). Afarian zehar itsaski-jan eder baten eta beste sari askoren zozketak egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos