Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Asteburu osorako planarekin dator Oihartzun guk

Guk Truk txapelketa, bihar 'ihotiak prepatzen' eta igandean musika akustikoa

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 26 de enero 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gogor hasi zuten urtea Oihartzun guk gazte asanbladako kideek, ia astebururo gauzak antolatuz. Asteburu honetan gauza bat antolatu beharrean, asteburuko egun bakoitzeko bada zerbait. Ostiralean truk txapelketarekin hasiko dira, larunbatean ihoteak prestatzen segituko dute eta igandean musika akustikoa izango da.

Truk txapelketa

Hilabete da Euskal Herriko truk txapelketa izan zela Oiartzunen, abenduaren 23an izan baitzen. Herrian dagoen zaletasuna ikusita, gaur gauerako Truk txapelketa antolatzea erabaki zuten.

Gaueko 22:30ean izango da Kataxulo gaztetxean. Bikote bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Hiru sari izango dira, bi txapelketakoak eta bat errepeskakoa. Txapelketa nagusiko irabazleak Gazte Izanak tabernan afaria irabaziko du. Bigarrenak termetako sarrerak. Eta errepeskako lehenak gosaria Kastro Berri kafetegian.

'Ihotiak prepatzen!'

Astebete falta dela ihoteak hasteko, intxixu eta sorginak herrira jaisteko eta puska biltzen ibiltzeko etxez etxe, zer hobe ihoteetako dantzak ikastea baino. Olarri, Oiartzungo dantza taldearen laguntzarekin ihoteetan dantzatzen diren dantzak ikasteko aukera izango da: arin-arin eta fandangoa bereziki. Bihar, larunbata, goizeko 10:00etan Kataxulo gaztetxean. Gainera, aurreratu dute sorpresaren bat edo beste izango dela; Zapo hizkuntza ikasteko aukera izango baita.

Igande akustikoa

Igandea lasaiago dator. Kataxulo gaztetxean Andoni Ollokiegi izango baita bere gitarra eta ahotsarekin giroa lasaitzeko. Kantu goxoak joko ditu eta Oiartzungo gazteak kantuan jarriko ditu, giro ederrean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios