Asteazkenean izango da ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa

Lur Kortak kontatuko du asteazkeneko ipuina. / GARAÑO
Lur Kortak kontatuko du asteazkeneko ipuina. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Ikasturte honetako lehenengo ipuin kontaketa saioa izango da asteazkenean, hilak 24, Manuel Lekuona bibliotekan. Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko modu izango da. 4 urtetik gorako haurrek parte hartu dezakete eta 17:30ean izango da liburutegiko beheko solairuan. Lur Korta izango da ipuina kontatuko duena.

Ipuin kontaketen helburua haurren artean irakurzaletasuna sustatzea da. Saioak haurrentzako ahalik eta atsegin eta gozagarrienak izan daitezen, gomendio hauek eman ditu bibliotekak: garaiz etorri; atea itxita badago, ez sartu -haurrek atentzioa galtzen dute-; errespetatu adin-tartea -egokitua izaten baita kontaketa-; 4 urtez gotiko haurren saioetan helduak ez dira sartuko eta 3 urtez beheitikoekin, heldu bakarrak lagunduko du haurra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos