Asteazkenean Arditurrira trenez joateko aukera

Trenak Pagoaldetik Arditurrirainoko bidea egingo du hiru txandatan.
/GARAÑO
Trenak Pagoaldetik Arditurrirainoko bidea egingo du hiru txandatan. / GARAÑO

Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta erakusketa berezi bat

GARAÑO OIARTZUN.

Meatzeak ezagutzeko asmoz, uda honetan zenbait egunetan tren berdea jarriko dute. Hilaren 25an aukera ederra egongo da bi gauzak batera egiteko: trena eta bisita. Asteazkenean Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berdea abiatuko da Arditurriko meategietaraino, horrela Aiako harria natura parkearen paraje zoragarriaz gozatuz. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.

Gainera, nahi duen orok erakusketa berezi bat ikusteko aukera ere izango du. Ordutegi konbinaketa ezberdinak egin dituzte antolatzaileek trenak eta bisita gidatuak kointziditzeko. Hauek dira hautatzen den bisitaren arabera tren-ordutegiak: Pagoaldetik Arditurrira trenak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan abiatuko dira eta itzulerakoak, aldiz, 11:30etan, 12:30etan eta 13:30etan. Oinarrizko bisitek ordu erdi iraungo dute 10:45etan, 11:45etan eta 12:45etan izango dira. Sakoneko bisitak, berriz, 45 minutukoak izango dira. Ordutegiak honakoak dira: 10:30ean, 11:30ean eta 13:30ean Arditurritik Pagoaldera.

Trenak. Pagoaldetik Arditurrira trenak 10
00etan, 11:00etan eta 12:00etan abiatuko dira eta itzulerakoak, aldiz, 11:30tan, 12:30ean eta 13:30ean.
Oinarrizko bisitak. ordu erdi iraungo dute e 10
45etan, 11:45etan eta 12:45etan izango dira.
Sakoneko bisitak. 45 minutukoak izango dira. Ordutegiak honakoak dira
10:30, 11:30 eta 13:30. ta Arditurritik Pagoaldera.
Erakusketa. asteartetik larunbatera 10
00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara da, eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.
Erreserbak
Erreserba egiteko, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu daiteke edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.org-era idatzi.

Prezioei dagokienez, hiru ezberdin egongo dira. Batetik, trena eta oinarrizko bisita nahi dutenek 5 euro ordaindu beharko dute. 1-4 urteko bitarteko haurrek, hala ere, 3 euro ordaindu beharko dituzte oinarrizko bisitan. Bestalde, trena eta sakoneko bisita, 7 euro izango da. Erreserba egitea nahiezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Erreserba egiteko, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu daiteke edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.org-era idatzi.

Argazki erakusketa, azkenik, argazki zaharrekin osatuta dago. Bertan lan egindako gizon batek eskaini ditu erakusketarako eta meategietako lana ikus daiteke bertan. Hau da, zein material erabiltzen zituzten, zein egoeratan lan egiten zuten, zein arroparekin... Erakusketaren ordutegia asteartetik larunbatera goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara da, eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.

 

Fotos

Vídeos