Borrar
Ten Berdean ibiltzeko eta meatzuloak bisitatzeko aukera eskainiko da. BASTEROBERRI
Aste Santuan Arditurriko meatzarien bizimodua ezagutzeko aukera izango da

Aste Santuan Arditurriko meatzarien bizimodua ezagutzeko aukera izango da

Pazko larunbatean Tren Berdea ibiliko da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Jueves, 29 de marzo 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste Santuko opor egunetan Arditurriko meategietako altxorrak ezagutzeko aukera bikaina izango da. XX. mende hasierako meatzarien bizimodua ezagutzeko erakusketa ikusteko aukera izango da berriz, dohainik, Interpretazio Zentroan. Meatzarien jarduna, Arditurriko argazki zaharrak, janzkera... ezagutzeko aukera paregabea da erakusketa hau eta Arditurriko meatagietan lan egin zuten ehunka lagunei aurpegia jartzeko modu bat.

Tren Berdea eta bisitak

Era berean, apirilaren 7an Tren Berdean ibiltzeko eta meatzuloak bisitatzeko aukera eskainiko da, prezio berezian. Pagoalde poligonotik abiatuko da trena, bidegorrian barrena Arditurriraino. Hiru itzuli egingo ditu Arditurrira: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Bueltako trena ere izango da 11:30, 12:30 eta 13:30ean. Tren txangoa oinarrizko eta sakoneko bisitekin uztartzeko prezioak hauek izango dira: 5 euro oinarrizko bisitarekin (30') eta 7 euro sakoneko bisitarekin (45'). Bost urte baino gutxiago dituzten haurrek 3 eurotan trena eta oinarrizko bisita egiteko aukera izango dute. Informazio gehiago eta erreserbak egiteko arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatzi edo, 943 49 50 69 eta 688 895 068ra deitu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios