Ane Asensio Telletxea oiartzuar kirolaria txapeldun Madrilen

Ane Asensio taldekideekin, pozarren. /  BASTEROBERRI
Ane Asensio taldekideekin, pozarren. / BASTEROBERRI

Hiru domina lortu ditu gurpildun aulkian jokatu den Slalomeko Espainiako txapelketan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko asteburuan Madrilen, Gurpildun aulkian jokatu den Slalomeko Espainiako txapelketan Ane Asensio Telletxeak, Haurtzaro atletismo taldeko eta Mindara elkarteak KIMA programaren bitartez laguntzen duen oiartzuar kirolariak, hiru urrezko domina lortu ditu, kronometratutako frogan, kanporaketan eta taldekako lehiaketan azken hau Lasarte-Oriako Ostadar taldeko beste hiru kirolariekin batera, Malen Urkiri zarauztarra, Xuban Santin hernaniarra eta Ander Goenaga errenteriarra.

Gainera, oiartzuar kirolariak Espainiako bi errekor gainditu ditu, kronometratutako frogan eta kanporaketan (kronometratutako frogan orain arte Anek zuen errekorra gaindituz).

Ane Asensio hirugarren urtez segidan sariak lortuz itzuli da etxera, aurten lehen aldiz taldekako saria lortu duelarik.

 

Fotos

Vídeos