Artikutzan urrirako ibilbide gidatua antolatu dute

Hegazti migratzaileak ikusteko aukera egongo da igandean./
Hegazti migratzaileak ikusteko aukera egongo da igandean.

Igandean egingo duten irteera hegazti migratzaileak ikusteko egingo dute

GARAÑO OIARTZUN.

Hilaren 7rako irteera ornitologikoa antolatu dute Artikutzatik Pasatzen diren hegazti migratzaileak ikusteko. Ibilaldia Burnaiztegi eta Bianditz inguruan egingo dute. Elkartze puntua Artikutzako sarrera izango da, hau da, Eskaseko atezaindegiko aparkalekua, goizeko 9:15ean eta amaiera 13:30ak inguruan. 6 urtetik beherakoentzat ohainik izango da. 6-16 urte bitartekoentzat 2,09 euro eta 16 urtetik gorakoentzat 3,14 euro.

Igandean egingo duten irteera hegazti migratzaileak ikusteko egingo dute. Artikutzako barrutia Pirinioek sortzen duten mendi katearen barne dago. Hegazti migratzaileek, euren ipar-hego mugimenduetan kate hori gainditu behar dute. Horregatik, Artikutzan dauden gainak oso aproposak dira hegazti migratzaileen begiraleentzat. Irteera honetan, Gonzalo Dean izango da azalpenak ematen, Gorosti Natur Zientzia Elkarteko kide eta hegazti migratzaileekin lanean diardunaditua.

Berarekin Artikutzatik pasatzen diren hegazti migratzaileak behatzera joango dira bertaratutakoak. Ibilaldia Burnaiztegi eta Bianditz inguruan egingo dute, Eskasetik abiatuta. Gainetan geldialdiak egingo dituzte, pasatzen diren hegaztiak identifikatzeko. Haien ohiturak, bidaiak eta bitxitasunak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Binokularrak edo prismatikoak ekartzea gomendagarria da, baita haizea mozteko arropa ere, gainetan haizea latz jotzen du eta. Guztira 6 km inguru egingo dituzte 250 m desnibelarekin.

Antolatzaileek ohar batzuk plazaratu dituzte. Batetik, ibilbideak gaitasun fisikoak hobetzeko prestatuak ez daudela adierazi dute, baizik eta Artikutzan eskaintzen dizkigun

aberastasunez jabetzeko. Geldialdiak egingo dira ibilbidean zehar, ingurunea ezagutu, usaindu, ukitu, entzun eta paisaiaz gozatzeko, besteak beste; hamaiketakoa egiteko geldialdi teknikoa ahaztu gabe, noski! Ibilbide guztietarako mendiko botak eramatea gomendagarria dela gogorarazi dute eta makilak edo bastoiak maldetan lagungarriak direla. Gainera, zira edo txamarra eramatea aholkatzen dute, mendian eguraldi aldaketak maiz gertatzen baitira. Eguraldi txarra dagoen kasuetarako, aldatzeko arropa eramatea ere gomendatzen da. Jateko eta edateko zerbait eramatea komenigarria dela aipatu dute, auzoan kafe eta freskagarri makina besterik ez dago eta. Sortutako zabor guztia biltzea eskatzen dute. Azkenik, mendi bideak izan arren, zailtasun handirik ez dutela adierazi dute arazorik ez badago behintzat.

Informazio gehiagorako eta izena emateko honako web orrialdea bisitatu: https://www.donostia.eus/ataria/web/ingurumena/natura-biodibertsitatea/artikutza/jarduerak edo telefono zenbaki honetara deitu: 620 337 875.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos