Artikutzan ibilbide gidatua egingo dute igandean

Ibilbidean zehar baso ederrak ikusteko aukera izango da. /  ARIZMENDI
Ibilbidean zehar baso ederrak ikusteko aukera izango da. / ARIZMENDI

Urdallue errekako bailarari buelta emango diote

GARAÑO OIARTZUN.

Artikutza auzotik irtengo dira igandean eta hasteko, urak behera, ibai ertzetik doan bidea hartuko dute. Berehala ezkerretara joko dute, gora egiten duen bidetik. Segituan, eskuin aldera jotzeko seinale bat topatuko dute, Otaneraino eramango dituen bidexka hartzeko. Gora egin ondoren, poliki jaisten joango dira, Urdallueko erreka ondoan kokatzen diren burdinola eta baserri zaharreraino. Bertatik bidexka bailararen beste aldera zuzenduko dira eta goraka apur bat egin ondoren aintzinean Artikutzako zentral hidroelektriko txikia hornitzen zuen deposituan agertuko dira. Gertu, Artikutzara bueltatzeko bidea topatuko dute. Guztira 7.1 km izango dira eta

600 metroko desnibela

Elkartze puntua Artikutzako sarrera izango da, hau da, Eskaseko atezaindegiko aparkalekua, goizeko 9:15tan eta amaiera 13:30 inguruan. 6 urtetik beherakoentzat ohainik izango da. 6-16 urte bitartekoentzat 2,09 euro eta 16 urtetik gorakoentzat 3,14 euro.

Antolatzaileek ohar batzuk plazaratu dituzte. Batetik, ibilbideak gaitasun fisikoak hobetzeko prestatuak ez daudela adierazi dute, baizik eta Artikutzan eskaintzen dizkigun aberastasunez jabetzeko. Geldialdiak egingo dira ibilbidean zehar, ingurunea ezagutu, usaindu, ukitu, entzun eta paisaiaz gozatzeko, besteak beste; hamaiketakoa egiteko geldialdi teknikoa ahaztu gabe, noski!

Ibilbide guztietarako mendiko botak eramatea gomendagarria dela gogorarazi dute eta makilak edo bastoiak maldetan lagungarriak direla. Gainera, zira edo txamarra eramatea aholkatzen dute, mendian eguraldi aldaketak maiz gertatzen baitira. Eguraldi txarra dagoen kasuetarako, aldatzeko arropa eramatea ere gomendatzen da. Jateko eta edateko zerbait eramatea komenigarria dela aipatu dute, auzoan kafe eta freskagarri makina besterik ez dago eta. Sortutako zabor guztia biltzea eskatzen dute. Azkenik, mendi bideak izan arren, zailtasun handirik ez dutela adierazi dute arazorik ez badago behintzat.

Informazio gehiagorako eta izena emateko honako web orrialdea bisitatu: https://www.donostia.eus/ataria/web/ingurumena/natura-biodibertsitatea/artikutza/jarduerak, edo telefono zenbaki honetara deitu: 620 337 875.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos