Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Artikutzan, bi ibilbide gidatu abendurako

GARAÑO

OIARTZUN.

Jueves, 29 de noviembre 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abendu honetarako bi proposamen egin dituzte Artikutzako langileek; bata abenduaren 9an eta bestea abenduaren 16an. Urteari agur esateko abenduko naturaren koloreak aprobetxatuz, goiz pasak izango dira biak. Bi ibilbideentzako prezioak honakoak dira: 6 urtetik beherakoentzat dohainik izango da. 6-16 urte bitartekoentzat 2,09 euro eta 16 urtetik gorakoentzat 3,14 euro.

Abenduak 9an Artikutzako burdinolak izeneko ibilbidea egingo dute. Elkartze puntua sarrera izango da, hau da, Eskaseko atezaindegiko aparkalekua, goizeko 9:15ean eta amaiera 13:30 inguruan.

Goizueta aldeko Arriurdiñetako harrobitik hasi eta Artikutzako barruti barruan sartuko dira mendizaleak, Elamako bailarari buelta emateko. Ibilaldi zirkular honetan bi burdinola ikusteko aukera izango dute baita burdina lortzeko erabiltzen ziren labea eta karobia ere. Gainera, pagadi eta hariztiak gurutzatuko dituzte eta bertako ondare naturalaz gozatu ahal izango dute.

Abenduak 16an Urdallueko bailara, ikazkinak eta industria txikiak ibilbidea egingo dute. Goizueta aldean dagoen Arriurdiñetako harrobia baino kilometro bat lehenago dagoen parkinean elkartuko dira ibilbidea hasteko. Animatzen direnak Artikutza auzotik irtengo dira Urdallue errekako bailarari buelta emateko. Bertan, aspaldiko ikazkinen aztarnak ikusiko dituzte. Beste zenbait azpiegitura zaharrak ere topatuko dituzte bidean.

Antolatzaileek ohar batzuk plazaratu dituzte. Batetik, ibilbideak gaitasun fisikoak hobetzeko prestatuak ez daudela adierazi dute, baizik eta Artikutzan eskaintzen dizkigun aberastasunez jabetzeko. Geldialdiak egingo dira ibilbidean zehar, besteak beste, hamaiketakoa egiteko. Ibilbide guztietarako mendiko botak eramatea gomendagarria dela gogorarazi dute eta makilak edo bastoiak maldetan lagungarriak direla. Gainera, zira edo txamarra eramatea aholkatzen dute, mendian eguraldi aldaketak maiz gertatzen baitira. Eguraldi txarra dagoen kasuetarako, aldatzeko arropa eramatea ere gomendatzen da. Jateko eta edateko zerbait eramatea komenigarria dela aipatu dute, auzoan kafe eta freskagarri makina besterik ez dago eta. Sortutako zabor guztia biltzea eskatzen dute. Azkenik, mendi bideak izan arren, zailtasun handirik ez dutela adierazi dute arazorik ez badago behintzat.

Informazio gehiagorako eta izena emateko www.donostia.eus webgunera jo daiteke edo telefono zenbaki honetara deitu: 620 337 875.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios