Artikutza gauez ezagutzeko aukera

GARAÑO OIARTZUN.

Artikutzako eremu naturalean barna ibilbide gidatuak egiteko aukera egon da hilabete osoan. Hilaren 25eko irteera bertan behera utzi behar izan zuten, eguraldia zela eta. Baina larunbat honetan errepikatzeko asmoa dute antolatzaileek, irailak 1ean. Ordutegia eta plana bera da; 19.15etan Eskaseko atezaindegian da hitzordua eta 23ak aldera bukatuko dute.

Bianditzeko leporaino hurbilduko dira lehenik tren zaharraren tunela zeharkatuz, antzinako trenbidea jarraituz. Behin lepoan egonda, larre artean gora egingo dute Bianditzera eramango gaituen galdorretik. Zertxobait afaldu ostean, teleskopio txiki batekin ilargi eta izarrak ikusteko aukera izango dute. Bisita amaitzeko, igotako tokitik jaitsiko dira Bianditzeko lepotik pasatzen den errepideraino, bertatik Eskasera heltzeko.

6 urtetik beherakoentzat dohainik izango da, 6-16 adinekoentzat, berriz 2,09 euro eta 16 urtetik gorakoentzat 3,14 euro. Izena emateko: www.donostia.eus/ataria/es/web/ingurumena/naturabiodibertsitatea/artikutza/jarduerak/bisita-gidatuak; artikutzanatura@donostia.eus eta 620 337 875.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos