Oiartzun
Arritxulon jolas parkea jarri du Oiartzungo UdalakArritxuloko belardian haurrentzako parke berria egin du Oiartzungo Udalak. Egurra eta sokekin pasabideak eta etxolak sortu dituzte, jolasa, natura eta ingurunearekiko errespetua uztartzeko.
Aterpetxeak inguruaz eta aisialdiaz gozatzeko eskaintzen dituen aukerak zabaltzeko egin dute jolaslekua. Hala jakinarazi du Udalak prentsa-ohar baten bidez.
Arritxuloko argiteria aldatzeko lanak ere egin ditu Udalak. Led sistemako argiak jarri ditu, «efizientzia handitu eta energia kontsumoa gutxitzeko».
Udal Gobernuak 20.000 euro inbertitu ditu bi hobekuntza hauek egiteko.