Sai arreen lehendabiziko behaketa gidatua, Arditurrin

Saiak ikusten. /  GOIZARIN
Saiak ikusten. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den igandean, Aiako Harrian bizi diren sai arreak behatzeko lehendabiziko jarduera antolatu zuten Arditurri parketxean. «Esperientzia itzela izan zen bai bisitarientzako baita guretzako ere», adierazi du Itxaso Aritzetak parketxeko gidariak. «Miresmena sortzen duen halako espezie bat behatu ahal izateak zirrara sortzen du, are eta gehiago jakinik ez geniela inolako kalterik eragingo». Taldeak bost kabi behatu zituen.

Ekainaren 2an bigarren behaketa gidatua eskainiko dute. Aurre erreserba egitea beharrezkoa dela argitu du Aritzetak. Horretarako, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatzi behar da.