Arraztalo Kontsumo Taldea kide berrien bila dabil

GOIZARINOIARTZUN.

Arraztalo Kontsumo Taldea kide berriak bilatzen ari da. Taldea 2010ean sortu zen eta ordutik pixkanaka hazten joan da. Gaur egun 37 partaideko taldea da .

Bertako eta sasoiko barazkien kontsumoa bultzatzeaz gain, Oiartzungo Gaixo Psikikoen lan integrazioa lortzen ere laguntzen du Arraztalo elkarteak. Gaur egungo taldea gaixotasun hori duten lau pertsonez eta koordinatzaile batez osatua dago.

Kontsumo taldearen bidez Arraztalok Oiartzunen dituen lau baratzetako barazkiak banatzen dira: Ergoien, Makutso, Altzibar eta Petra Lekuonako baratzetan ekoitziak.

Kontsumo Taldeko kideek hilero 50 euroko kuota ordaintzen dute eta hilabetean lau saski jasotzen dituzte. Otarre horretan datozen produktuak garaian garaikoak dira, ekologikoak (ENEEKen ziurtagiria dutenak). Banaketa astelehenetan egiten da, arratsaldeko 18:00etan Oiartzungo plazan.

Interesa duen edonork, arraztalo.kt@gmail.com helbidean edo 634254670 telefono zenbakira jo dezake.