Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Arragua auzoko festak ate-joka, urteko lehen jaiak Oiartzungo bailaran

Aurten ere bi asteburutan izango dira, hilak 11-12-13 eta 18-19-20

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Domingo, 6 de mayo 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arragua auzoan jai giroa nagusituko da datorren ostiralean, hilak 11, festetan murgilduko baitira bertako auzotarrak. Herrian, urteko lehen jaiak dira Arraguakoak eta gustu guztietarako ekimenik ez da faltako bertan.

Lehendabiziko asteburuan hiru ekintza izango dira Arraguan: hilaren 11n, Truk txapelketa mundiala Aldeguna elkartean, gaueko 22:00etan hasita; hilaren 12an bertso-afaria Unai Agirre eta Iker Zubeldia bertsolariekin, elkartean bertan eta hilaren 13an, futbol txapelketa gaztetxoentzat pista berrian.

Hurrengo hitzordua hilaren 18an izango da. Arratsaldeko 14:00etan jubilatuak Aldeguna elkartean bilduko dira bazkari legea egitera. Gero, Aldeguna elkartearen atarian suziria botako dute Agurra dantzatu ondoren, arratsaldeko 18:00etan. Handik abiatuko da, jarraian, Kalejira koloretsua. Gero, 19:00etan, Gorriti show izango da, poney eta bigantxekin gaztetxoentzat. Jarraian, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea izango da, frontoian hasita auzoan zehar. Azkenik, Elektrotxufla musika ibiltariarekin gozatzeko aukera izango da aspertu arte.

Maiatzaren 19an, berriz, goizeko 10:00etan hasiko da festa giroa auzoan, trikitilarien dianarekin. Gero, Haurtzaro Ikastolako dantzarien eta bertsolarien ikuskizuna izango da frontoian. Herri bazkaria ere ez da faltako, 14:00etatik aurrera. Egunak, ordea, emango du besterik. Zozketak, sariak, bingoa... Arratsaldeko 19:00etan auzoko artisten eskutik Danborrada izango da. Gero, afaria eskainiko dute frontoian indarberritzeko. Azkenik, DJ XABarekin dantzaldia izango da... nekatu arte.

Maiatzaren 20an, igandean, izango da egunik handiena. Goizeko 09:00etan, meza. Gero, diana Oiar-tzungo Lartaungo txistulariekin. 10:30ean, pilota partidak hasiko dira Oiarperen eskutik. Herriko pilotari gazteak lehian ikusteko aukera aproposa. 11:00etan haur jolas parkea zabalduko dute, lehenengo saioa. Gero, 12:00etan haur jolasak eta tailerrak eta 12:30ean txoka txapelketa hasiko da.

Arratsaldean, 15:30ean jolas parkea eta puzgarriak (bigarren saioa). IV. Bizkotxo Lehiaketa izango da gero. Parte-hartzaileek 17:00etarako etxean egindako bizkotxoak aurkeztu beharko dituzte eta epaimahaiak erabakiko ditu zein diren aurtengo hiru onenak.

Horren ondoren, Irrien Lagunak taldeko pailazoak izango dira. Largabista, Marikalambre, Martinber eta Tiritatxok 'Zatoz jolastera' ikuskizuna eskainiko dute. Azkenik, txokolate gozoa dastatuz eta zezensuzkoekin amaituko dituzte aurtengo festak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios