Arditurrira trenez joateko aukera bihar

Inguru ederraz gozatzeko aukera egongo da oraingoan ere./
Inguru ederraz gozatzeko aukera egongo da oraingoan ere.

Bi bisita mota egin ahalko dira, oinarrizkoa eta sakonekoa

GARAÑO OIARTZUN.

Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan. Horrexegatik, udazkenean aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den tren berdean etor daiteke (aurre-erreserba bidez). Hona hemen parketxearen abenduko ordutegia: Asteartetik igande eta jai egunetara 10:00-14:00 (hilan 17etik urtarrilaren 11era arte itxita egongo da).

Bihar trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere hilaren 6an, trenez Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dira prezio berezian. Trena Pagoaldea Poligonotik (Oiartzundik) abiatuko da Arditurriraino, bidean Aiako Harriko Natura Parkean murgilduz.

Hautatzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat dago. Pagoaldetik Arditurrira trenak goizeko 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan abiatuko dira eta itzulerakoak, aldiz, 11:30ean, eguerdiko 12:30ean eta 13:30ean. Oinarrizko bisitek ordu erdi iraungo dute eta 10:45ean, 11:45ean eta 12:45ean izango dira. Sakoneko bisitak, berriz, 45 minutukoak izango dira. Ordutegiak honakoak dira: 10:30ean, 11:30ean eta 13:30ean.

Prezioei dagokienez, hiru ezberdin egongo dira. Batetik, trena eta oinarrizko bisita nahi dutenek 5 euroordaindu beharko dute. 1-4urteko bitarteko haurrek, hala ere, 3 euroordaindu beharko dituzte oinarrizko bisitan. Bestalde, trena eta sakoneko bisita, 7 euro izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta erreserba egiteko deitu 943 49 50 69 / 688 89 50 68 telefono zenbakira edo idatzi arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Web orria ere eskuragarri jarri dute: www.parketxesarea.org. Erreserba egitea nahitaezkoa da eta asteartetik igande eta jai egunetara 10:00-14:00 egin daiteke.

 

Fotos

Vídeos