Arditurriko trena martxan!

Orduro aterako da tren berdea Pagoaldetik. / GARAÑO
Orduro aterako da tren berdea Pagoaldetik. / GARAÑO

Gainera, nahi duen orok azken urteetako argazkiak erakusketa berezi bat ikusteko aukera ere izango du

GARAÑO OIARTZUN.

Uda honetan, Arditurri meategiak ezagutzeko tren berdearekin konbinazio eder bat dago eskura. Hilaren 15an, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri museoaren paretik) tren berdea abiatuko da Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.

Gainera, nahi duen orok erakusketa berezi bat ikusteko aukera ere izango du. Izan ere, erakusketan Azken urteetako argazkiak ikus daitezke. Langile ohi batek emandako hainbat argazki erabili dira argazki erakusketa egiteko. Bisitariak meagune honen azken urteetan kokatuaraziko dituzten irudiak izango dira ikusgai.

Hauek dira tren-ordutegiak: Pagoaldetik Arditurrira 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan aterako dira trenak eta 20 minutuko ibilbidea egingo du. Arditurritik Pagoaldera, berriz, 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean izango dira. Bisitaren ordutegiak, aldiz, honakoak: oinarrizko bisitak 10:45ean, 11:45ean eta 12:45ean izango dira eta sakoneko bisitak, azkenik, 10:30ean, 11:30etan eta 12:30ean.

Prezioei dagokienez, Trena eta oinarrizko bisitak 5 euro balioko du, 1-4 urte arteko haurrek trena eta oinarrizko bisita hartuz gero 3 euro ordaindu beharko dute eta trenak eta sakoneko bisitak 7 euro balioko du guztientzat. Erreserba egitea nahiezkoa da, plaza mugatuak baitaude.

 

Fotos

Vídeos