Ardituri meategiek historia luzeta dute

Ekintza ugari egite ohi dira Arditurriko meategiaren barruan eta kanpoaldean ere. / SARA SANTOS
Ekintza ugari egite ohi dira Arditurriko meategiaren barruan eta kanpoaldean ere. / SARA SANTOS

2008ko ekainetik dago ikusgai Arditurriko meatze-esparrua. Ordutik ekitaldi eta ekintza desberdinak burutzen dira kanpoan eta barrualdean ere

GARAÑO OIARTZUN.

oarsoaldean dauden altxorren artean Arditurriko meatzeak garrantzia berezia dute. Meatze hauek granitozko Aiako Harria mendigune ikusgarriaren bihotzean daude, Oiartzunen (Gipuzkoan). Meatzeak erromatar inperioaren garaitik ustiatu izan dituzte. Hala ere, inguruetan aurkitutako aztarnek agerian utzi dutenez, are lehenago ekin zitzaion meatzeak ustiatzeari.

Erromatar inperioan, adituek diotenez «ziur aski, Burdin Aroko gizakiak izan ziren mineral-zainak ustiatzen lehenak. Aiako Harriko meatzeetan galena argentifera ustiatzen zuten, zilarra lortzeko».

Erdi Aroan berriz, «burdina ateratzen zuten eta, ondorioz, hainbat ola kokatu ziren eskualdeko erreken eta ubideen ertzetan. Baina erromatarrek burdinari jaramon handirik egiten ez ziotenez, material horren Aiako Harriko erreserba handiak ia oso-osorik zeuden».

Aipatzeko da XVIII. mendean, «jarduerarik gabeko aldi baten ostean, XVIII. mende amaieran, Oiartzungo Sein familia meatzea ustiatzen hasi zen berriz, zilarra eta beruna lortzeko. Juan Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarra Carlos IV.aren aginduz etorri zen, Sein familiaren jarduerak zertan ziren ikuskatzera».

XIX. mendean, meategiaren datuek diotenez «1830ean, Compañía Guipuzcoana de Minas enpresa Arditurri ustiatzen hasi zen, besteak beste. Ustiatzeko meazuloak handitu egin zituzten, eta aurreko garaietako aztarnetako asko suntsitu egin ziren prozesuan zehar».

XX. mendean berriz, «1902tik 1904ra bitartean Bilboko Chavarri Hermanos konpainiak, Sestaoko (Bizkaiko) labe garaien jabeak, lortu zuen burdina ustiatzeko emakida, eta trenbidea eraiki zuten. Gaur egun, ibilbidea Arditurriko bidegorri bihurtu da, oinez eta bizikletaz ibiltzeko. Aurreko mendearen erdi aldean, bertan zegoen fluorita zela eta, interes handia sortu zen, eta meatzea modernizatu egin zuten».

1984an meatzearen ixtea

Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen, eta ustiatzeko baimena 1985ean iraungi. Hala ere, 1983an, behin betiko itxi aurretik, Arkeolanek www.arkeolan.com, Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa Zentroak, prospekzio arkeologiko batzuk egin zituen. Aipatzeko da 2001-2006an, «Arditurri eta Otsamantegiko meatzeak itxi ondoren geratu ziren ingurumen arazoak (metal astunak uretan, hondakindegien ezegonkortasunak eta abar) konpontzeko azterketa ugari, diagnosia, proiektua eta obrak egin ziren». Arditurriko meatze-esparrua 2008ko ekainetik dago ikusgai. «2007ko udaberrian, meatze-esparruaz baliatzeko proiektua onartu eta 800 metro luzeko meazuloa egokitzeko lanak abiarazi zituzten. 2008ko ekainetik dago ikusgai».

Más

 

Fotos

Vídeos