Arbelaitz-Arizmendi bikotea final laurdenetara, Euskal Herriko pala txapelketa irekian

Zutik, Larrarte, Karrera, Bengoetxea epailea, Ontsalo eta Olano. Iturrioz, Arrillaga, Lasarte eta Eizmendi. /  GOIZARIN
Zutik, Larrarte, Karrera, Bengoetxea epailea, Ontsalo eta Olano. Iturrioz, Arrillaga, Lasarte eta Eizmendi. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den astean bi jardunaldi jokatu ziren Euskal Herriko pala txapelketa irekian Madalensoro frontoian. Lehen jardunaldian, Oiartzungo bi bikotek jokatu zuten hirugarren mailan, baina Arizmendi-Arbelaitz bikoteak bakarrik lortu zuen partida irabaztea, 25-13 Berasaluze-Barinagarrementeriaren aurka. Ondorioz, final laurdenetara pasatzeko txartela eskuratu du. Beste bikote oiartzuarrak, Getaria-Juanes, partida kaskar bat jokatu ondoren 9 tanto baino ez zituzten egin Gurrutxaga-Arrieta bikotearen aurka eta txapelketatik kanpo gelditu da.

Bigarren mailako partidei dagokienez, guztira hiru jokatu ziren. Horietako batean, Gorka Mitxelena palista oiartzuarrak Luarizayerdi donostiarra bikote zuela ezin izan zuten irabazi eta 22-25 galdu ondoren aurtengo txapelketari agur esan diote.

Lehen mailari dagokionez, bi partida jokatu ziren eta bietan lehia handia eta polita ikusi ondoren, batean Arregi-Erleaga bikoteak 25-19 irabazi zion Aizpuru-Dagerre bikoteari; bestean, Antxordoki-Martikorena bikoteak larri-larri irabazi zion 25-24 Arriaga-Unda bikoteari. Ondorioz, bi bikote irabazleak finalerdietara pasa dira.

Bigarren jardunaldian, berriz, lau partida jokatu ziren: bat hirugarren mailako mutilen artekoa, non Lozano-Ferreiro bikoteak 25-16 irabazi zuen; emakumeen mailan, berriz, hiru partida jokatu ziren. Agirre-Erasun, Iturriotz-Arrillaga eta Larrarte-Karrera bikoteek euren partidak irabazita urrats garrantzitsua eman dute, finalerdietara pasatzeko.

Beraz, jardunaldi bakarra falta da finalerdietan zein bikote izango den jakiteko eta igandeko irabazleekin batera, Leire Galdos oiartzuarrak Murua bikotekidearekin batera, badu aukera hor egoteko, baldin eta gelditzen zaion bi partidetatik bat irabaztea lortzen badute.

Leire Galdos oiartzuarra

Honakoak izan dira pasa den asteko emaitzak: Gizonen 1. Mailan, Aizpuru-Dagerre 19-25 Arregi-Erleaga; Arriaga-Unda 24-25 Antxordoki-Martikorena; gizonen 2. Mailan, Berho-Goñi 25-20 Viana-Matxain; Zabala-Arriaga 25-10 Luixa-Luluaga; Mitxelena-Luarizaierdi 22-25 Loidi-Beloki; gizonen 3. Mailan, Gurrutxaga-Arrieta 25-9 Getaria-Juanes; Arizmendi-Arbelaitz 25-13 Berasaluze-Barinagarrementeria; Lozano-Ferrero 25-16 Etxebeste-Aranguren; azkenik, emakumeen txapelketan, Eizmendi II.a-Urdangarin 15-25 Agirre-Erasun; Lasarte-Eizmendi I.a 16-25 Iturriotz-Arrillaga eta Larrate-Karrera 25-7 Ontsalo-Olano.

Igande honetan ere izango dira partidak Madalensoron. Emoziorik ez da faltako ezta maila handiko partidak ere. Interesatuek frontoira gerturatu beharko dute.