'7ak bat' antzezlanarekin emango zaio hasiera antzerki denboraldi berriari

Lehen hitzordua urriaren 20an, igandearekin, jarri dute udal areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan

GOIZARINOIARTZUN.

Oiartzungo Antzerkizaleek eta Udalak antolatuta, ikasturte berriko antzerki denboraldiari hasiera emango zaio Atx Teatroa konpainiaren '7ak bat' antzezlanarekin. Lehen hitzordua urriaren 20an, igandearekin, jarri dute udal areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan.

Izan ere, Oiartzungo Antzerkizaleek prest daukate ekaina bitarteko programazioa. «Urriaren 20tik aurrera, hilero-hilero izango dugu berriro ere herrian bertan antzerkiaz gozatzeko aukera», adierazi dute. Aurten ere adin eta gustu guztietarako programazioa antolatu dute. Euskal Herriko hainbat txokotako euskal antzerkigintza ikusteko parada izango da udaletxeko areto nagusian.

Azaroaren 7an, Erika Olaizola & Kamikaz kolektiboak 'Panpina' antzezlana eskainiko du. Abenduaren 28an, berriz, Xake produkzioak 'Lur' antzezlana taularatuko du, haurrentzat.

Urtarrilaren 12an izango da laugarren hitzordua. Abarka taldeak «Ortentsia izan nahi dut» antzezlana eskainiko du. Otsailaren 9an, berriz, Beheko Larraine taldeak «Manifestu bat» taularatuko du. Martxoaren 15ean, Atx teatroak «Tomiris» eskainiko du oiartzuarren gozamenerako.

Apirilaren 19an, zazpigarren saioan, 'Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara' ikusteko parada izango da, Txomin Heguy, Mixel Ducau, Xabi Zeberio eta Alaia Phillips Ducau aktoreekin.

Maiatzaren 10ean, 'Kaffka' taularatuko dute Kamikaz kolektiboa & Gehitu taldeek. Era berean, &ldquourtero bezala Txinalkaren lanaz (Oiartzungo Antzerki Taldea) gozatzeko aukera ere izango dugu&rdquo, zehaztu dute. Maiatzaren 23an (20:00etan) eta 24an (19:00etan) izango da hitzordua.

Azkenik, ekainean zehar herriko gaztetxoek antzerki-eskoletan prestatutako emanaldiak izango dira.

Saio guztiak igande arratsaldeetan izango dira udal areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan hasita. «Oiartzuarrak bezala kanpokoak herrira hurbildu eta antzerkiaz gozatzera gonbidatzen ditugu».