Antzerkia bizirik Oiartzunen

Herriko antzerki taldeek ere ekainean eskainiko dituzte emanaldiak./
Herriko antzerki taldeek ere ekainean eskainiko dituzte emanaldiak.

GARAÑO OIARTZUN.

Aurtengo egitaraua aurkeztu zuten aurrekoan herriko antzerkizaleek eta aukera bikaina da arratsalde eder bat pasatzeko. Hilero antzerki bat eskainiko dute eta lehena igande honetan izango da, hilaren 21ean arratsaldeko 19:00etan. Udaletxeko Areto Nagusian elkartuko dira antzerkia maite dutenak. Emanaldiaren izena 'Txoriak eta zauriak' izango da eta Lesakako Mairu antzerki tailerrak eskainiko du. Lesakako taldeak azaldu duenez, antzezlaneko protagonistak frankismoko presoak izango dira. Hain zuzen ere, Oiartzun eta Lesaka artean dagoen errepidea eraiki zuten presoak.

2018/2019 ikasturteko egitarau oparoa antolatu dute eta honakoa da: Azaroak 18: Miss Karaoke (Metrokoadroka eta Pez Limbo). Abenduak 22: Chef Chof (Trokolo taldea). Urtarrilak 13: Zazpi Senideko (Axut-Artedrama). Otsailak 17: Cronopia (NODE Akziona!). Martxoak 10: Saio hirukoitza: #METOO (Metakarpiano Teatroa); Fininsterre (Txiflando); Agur eta Dolore (Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroa). Apirilak 28: Jainko basatia (Txalo). Maiatzak 25 eta 26: Txinalka antzerki taldearen urteroko bi emanaldiek. Ekainean: Oiartzungo antzerki ikasle gazteen emanaldiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos