Borrar
Antton Kazabon liburu berriaren aurkezpenean.
Antton Kazabonek liburu berria aurkeztu du

Antton Kazabonek liburu berria aurkeztu du

'Errekak oiloari' metaforaz betetako ipuin liburua idatzi du oiartzuarrak

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Jueves, 26 de octubre 2017, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antton Kazabon idazle eta irakasle-ohi oiartzuarrak bere azken lana argitaratu berri du Elkar argitaletxearekin: Errekak oiloari. Haur literaturako Xaguxar bildumaren baitan kaleratu diren lau lanetako bat dugu Kazabonena. Xabier Mendiguren eta Alaine Agirre, Garazi Kamio eta Lur Gallastegiren lanekin batera atera da oiartzuarrarena.

'Errekak oiloari' izeneko ipuin liburua zortzi urtetik goitiko umeen-tzat sortutako lana da. Ilustrazio lanak Enrique Morentek egin dizkio.

Hainbat elkarrizketa txikiren bidez gauzen arteko konparaketak egitean datza, bata bestearen parean jartzean. Dikotomikoa: Zubia errekaren inbidiatan bizi da. Astoa eta oilarra, beti sesioan. Otsoak zakurra izan nahi du eta zakurrak otso. Euria eta elurra, berriz ez daude gustura daukatenarekin. Katua eta sagua ez dira elkarrekin batere ondo moldatzen...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios