Antonio Sánchezek parkisona ez du oztopo

Antonio Sánchez. / ARZIMENDI
Antonio Sánchez. / ARZIMENDI

GARAÑO OIARTZUN.

Izatez madrildarra da Antonio Sánchez Escudero baina egun Oiartzunen bizi da. 81 urte dauzka eta nahiz eta parkinsona duen, bere bizi poza azaldu du dagoen lekuan. Izan ere, bizitzeko gogo askorekin dagoela esan zuen eta zoriontasuna oso gertu daukagula, maiz ikusten ez dugun arren. Ez da parkinsonaz kexatzen ezta daukan adinaz ere; gaixotasuna ez da oztopo kirola egiten du, liburuak idazten ditu... aitortzen duenez. Horrez gain, minutu batean 60 flexio egiteko gai da eta baita txalaparta sekulako sasoia jotzeko ere. Dioenez «Oiartzungo herriari eskerrak eman behar dizkiot bertan izandako harreragatik. Oso jende jatorra aurkitu dut eta hemen pozik bizi naiz». Bere gaixotasuna dela eta, oiartzuarrek babesa eman diotela onartzen du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos