r

Antonio Sánchez Eskucerok hitzaldia emango du gaur

KOXKOOIARTZUN.

Antonio Sánchez Escuderok 82 urte bete ditu aurten. Madrilen jaio zen arren, Oiartzunen bizi da aspaldian. Bizi guztian zehar ibilbide ikusgarria egin du umorez eta nortasunez beteriko gizon honek. Ez adina, ez eta Parkinson gaixotasuna ere ez dira gai Antonio Sanchezen grina otzantzeko. Liburu ugari argitaratu ditu jada eta maiz ematen ditu hitzaldiak.

Gaur, hilak 21, 11:00etan emango du hitzaldia Donostiako Miramar Jauregian. 'Jakintsu bat bezala disfrutatzeko, irakasteko eta ikasteko artea' izena eman dio hitzaldiari. Besteak beste, hitz egingo du, tabakoaren inguruan, bullyingaren inguruan eta eraso eta jazarpenen inguruan. Doako saioa izango da eta amaieran, Antoniorekin hitz egiteko aukera izango da.