Antonio Sanchez Escudero gaur '48 Ordu?' saioan, ETB1ean

GOIZARINOAIRTZUN.

Gaur 22:20ean, Onintza Enbeita kazetari eta bertsolariak Oiartzunen bizi den Antonio Sanchez Escudero elkarrizketatuko du, '48 ordu?' ETB1eko erreportaje saio berrian. Bizkaitarrak Euskal Herrian pil-pilean dauden gaiak ikuspegi original, irudimentsu eta entretenigarri batetik lantzen ditu espazio berritzaile horretan.

Duela 19 urte Parkinson gaixotasuna zuela esan zioten, eta geroztik Antonio Sánchez Escudero (1937) madrildarrak ez dio utzi aktibo egoteari. Ariketa fisikoa egiteaz gain -pilates, yoga, gimnasia, korrika edo boxeoa-, Sánchezek 50 hitzaldi baino gehiago eta elkarrizketa ugari eskaini, eta bost liburu idatzi ditu: 'Mi lucha contra el Parkinson', 'Prefiero ser feliz', '¿Quieres dejar el tabaco? Fuma más', 'Koldo eta Mikel', 'Ipurtzorri', eta bere hurrengo proiektua 'El hombre que hablaba con sus neuronas'. Koloniako Unibertsitatean Kanpo Merkataritzan lizentziatua, 80 herrialdetan egon da eta, guztira, sei hizkuntza hitz egiten ditu.