Amaitu dira lanak Lintzirin eremua biziberritzeko

Leonet, Olano eta Oiarbide atzo egindako bisitan. / DV
Leonet, Olano eta Oiarbide atzo egindako bisitan. / DV

Trafikoa ordenatzeaz gain irisgarritasuna eta oinezkoentzako bide seguruak bermatu dira; eta jarduera industrial eta ekonomikoa bultzatzen da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO OIARTZUN.

Amaitu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Udalak, elkarlanean, GI-636 errepidean egin duten zerbitzu bide berriaren obrak. Markel Olano, diputatu nagusia, Jexux Leonet, Oiar-tzungo alkatea eta Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegitura diputatuak lekua bisitatu zuten atzo eta bertatik bertara ikusi zuten zonaldearen hobekuntza. «Lurraldean zirkulazio handiena duen errepideetako bat izateaz gain, industria eta merkataritza jarduera asko dituen tartea da hau eta zerbitzu bide berriarekin inkorporazioak ordenatu eta segurtasuna irabazi du GI-636 errepideak. Eta azpiegitura egokiak edukitzeak bere biziko garrantzia izaten du enpresa berriak erakartzerako garaian», azaldu zuen diputatu nagusiak.

Errepide honen batez besteko trafiko intentsitatea eguneko 38.000 ibilgailukoa da, Gipuzkoako altuenetakoa. «Larzabalgo inkorporazioaz gain, abiaduraz aldatzeko erreirik ez zuten beste lau sarbide daude, eta beste bi goiko pasabidea igarota. Sarbide horiek guztiek, GI-636 errepidearen arintasunean eragina izateaz gain, ez zuten bermatzen maniobra segurtasun baldintzatan egin ahal izatea. Lanak amaitu ostean, zerbitzu bide berriarekin, segurtasunean asko irabazi du zonaldeak», azpimarratu zuen Markel Olanok.

Lintzirin eremuaren biziberri-tzea integrala izan da. Alde batetik trafikoa ordenatu eta hobetu da, irisgarritasuna eta oinezkoentzako bide seguruak bermatu dira eta, jarduera industrial eta ekonomikoa bultza-tzen da. Eraginkortasunez ordenatu dira ibilgailuek errepidearekiko mugan dauden instalazio eta eraikinetatik egiten dituzten sarrera eta irteera mugimenduak; oinezkoentzako ibilbide argiagoak sortu dira; eta autobus geltokia lekuz aldatu da, oinezkoek galtzada zuzenean gurutzatu ordez goiko pasabidea erabil dezaten.

Zerbitzu bide berri hau eraiki-tzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du udalak Eta Aldundiak gastuen % 54ko ekarpena egin du, 500.000 euro ingurukoa. «Trafikoa ordenatzeko hobekun-tzekin eta irisgarritasuna hobetuta, Udalarentzako helburu garrantzi-tsuena lortzen ari gara: poligono industrialak biziberritzea eta, jarduera ekonomikoak indartu eta ekar-tzea Lintzirin eremuan», azaldu zuen Leonet alkateak.

Biziberritzearen fase guztietan Lintzirin eremuko enpresen lankidetza bilatu dela adierazi du alkateak. «Ekarpen ekonomikoak egin dituzte bertako enpresek, eta jarrera hori eskertu beharrekoa da. Erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza eredugarria izan da Lin-tzirin eremuan», esanaz amaitu zuen Leonetek.

«Bide Azpiegituretako Departamentuaren jarduketa estrategikoen barruan, foru sareko errepideen segurtasun estandarrak areagotu nahi dira. Proiektu honek, beraz, helburu horri erantzuten dio. Horrela, koherentea da Foru Aldundiak sustatutako gainerako jarduketekin, eta nabarmen hobetzen ditu foru sareko errepideen argitasun eta segurtasun baldintzak», erantsi zuen Aintzane Oiarbidek.

 

Fotos

Vídeos