Altzibar eta Iturriotz lotzen dituen espaloia konpontzeko lanak hasiko dira

Agerre-alde eta Zelaia etxaditik hasiko dira lanak. /  BASTEROBERRI
Agerre-alde eta Zelaia etxaditik hasiko dira lanak. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Altzibar eta Iturriotz auzoak lotzen dituen espaloia konpontzeko lanak hastera doazela adierazi dute udal ordezkariek. «Lanak Altzibar auzotik hasiko dira, Agerre-alde eta Zelaia etxadia elkartzen diren gunetik», gaineratu dute. Iturriotz auzoko Ziara kaleraino doan oinezkoen bidea konponduko dutela zehaztu dute.

«Aurreikuspenen arabera, behin hasita 10 aste iraungo dute lanek eta 186.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak lan horietan», argitu dute.

«Bi auzoetatik heldu den eskaera izan da espaloiaren egoera hobe-tzea. Iazko auzo batzarretan bai Altzibarren eta bai Iturriotzen Udalak espaloia berritzeko konpromisoa erakutsi zuen. Oinezkoen mugikortasuna eta bide seguruak sortu eta hobetzea Udalaren lehentasunetako bat da», esan du Jexux Leonet alkateak.

 

Fotos

Vídeos