Alfabetatze premiak dituzten emakumeentzat tailerra

Pie de foto. /  FIRMA
Pie de foto. / FIRMA

GOIZARIN OIARTZUN.

Udaleko Feminismo sailak 'Empalabramiento' tailerra jarriko du martxan, alfabetatze premiak dituzten emakumeei idazteko eta irakurtzeko oinarrizko ezagutzea errazteko. Nerea del Campo izango da irakaslea, tailerraren sortzailea.

Maiatzaren 8an hasiko dira saioak eta ekainaren 19an bukatu. Asteazkenero, bi orduko saioak izango dira udaletxean (14:30etik 16:30era). Tailerra dohainik izango da eta ez da aldez aurretik izena eman beharko. Saioak euskaraz eta gazteleraz izango dela adierazi dute Udaletik.