ALDIk bere lehen denda ireki du Oiartzunen

Jende asko gerturatu zen atzoko irekiera egunera. /
Jende asko gerturatu zen atzoko irekiera egunera.

Saltoki berriak 1.150 metro koadro ditu eta 69 aparkaleku bezeroentzat; 14 lanpostu berriren sorrera ekarri du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO OIARTZUN.

Oiartzunek badauka dagoeneko ALDI supermerkatu berria Oreretako Bidea kaleko 21ean, Errenteria ondoan. Denda berriak 1.150 metro koadro ditu eta 69 aparkaleku bezeroentzat. Dendako ordutegia astelehenetik larunbatera 09.30etatik 21.30etarakoa da.

Saltoki berri honen inaugurazioan Ander Arzubiak, ALDI-ko Hedapen arduradunak, katearen apustua nabarmendu du Oiartzungatik eta denda berriak harrera bikaina izango duenaren konfiantza adierazi du bere biztanleei eta Errenteri-ko auzotarrei alternatiba berria amenez etxeko erosketa osoa egiteko orduan.

ALDIn bezeroek aukera zabala aurkitu ahal izango dute elikadura, drogeria, garbitasun eta bazarreko kategorietan. Beraien dendek erosketa esperientzia osoa eskaintzen dute 2.500 produktu baino gehiagorekin eguneroko erosketarako: produktu freskoak, ontziratutakoak, eskualdekoak eta 200 ekologiko baino gehiago. Gainera, berezko 120 markako aukera dauka bezeroarentzat, jada Europako herri askotan arrakasta dutenak kalitate altuko produktuak prezio onenetan lortzea baimenduko diena.

Lehenengo egunean, bezero ugarik bere lehen erosketak egin zituzten eta irekitzeagatik antolatutako jarduera eta promozioetan parte hartu. Gainera, kateak eskaintzen dituen produktuen kalitatea proba- tzeko, bertaratuek ALDIren produktuekin prestatutako platerak ere dastatu ahal izan zituzten.

Denda berri hau Euskadiko ALDI-ren hedapen planaren barruan dago. Leku hau Erkidegoan duen bedera- tzigarren denda izango da, eta lehena Gipuzkoan. Denda berriak, gainera, bertako ekonomia sustatzen lagundu du, 14 lanpostu berriren sorrerarekin, katearen apustua bertako pertsonen kontratazioagatik berretsiz.

 

Fotos

Vídeos