'Akelarrean elkartuko gara!' leloaren baitan manifestazioa eta aitortza, asteartean

GOIZARIN

OIARTZUN.

Domingo, 6 de marzo 2022, 00:15

Heldu den asteartea martxoaren 8a da, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, asteartean Akelarrean elkartuko gara!» leloaren baitan manifestazioa eta aitortza egingo dira Doneztebe plazatik abiatuta. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua eta manifestazioak hainbat geldiune egingo ditu Osasun zentroan; Hipatia lorategian; Labaderoan; Madalensoron eta Liburutegian, atzera Doneztebe plazan amaiera emateko. Aipaturiko gune horietan aitortzak egingo dituzte.

Publicidad

Emakumeen erakusketa

Era berean, bihar zabalduko da Oiartzungo emakume artistek egindako lanen erakusketa, Manuel Lekuona bibliotekan eta martxoaren 12 bitarte egongo da zabalik, goizez, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era.

Lilaton lasterketa, gaur

Eta gaur beste zita garrantzitsu bat. Izan ere, milaka emakume bilduko da Donostian XXXII. Lilaton lasterketan, gaur goizean. Urteroko hitzorduan parte hartzeko gogoak Oiartzungo emakume ugari kateatu du aurreko hilabeteetan korrika egitera.

Esate baterako, Haurtzaro Ikastolako emakumeen taldeak entrenamendu saioak burutu ditu, asteazkenero. Izan ere, Haurtzaro ikastolako ikasle, langile eta guraso taldeak gaur ere Donostian izango den Lilaton lasterketan parte hartuko du, hirugarrenez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad