Aizpuru eta Argote, larruzko paletako Gipuzkoako txapeldun

Eskuz banakako txapeletako lehenengo fasean Oiarpek jokatutako 8 partidetatik 7 irabazi zituen

GARAÑO OIARTZUN.

Txost pilota elkarteko Oinatz Aizpuruk eta Orkatz Argotek irabazi zuten pasa den asteburuan Deban jokatu zen partida. Aldats pilotalekutan elkartu ziren pilotazaleak eta final ikusgarria izan zen. Euskal Jolas taldearen aurka jokatu zuten herrikoek eta oiartzuarrak 35 eta 30 irabazi zuten.

Oiarpeko emaitzak

Oiarpe pilota elkartekoek 25 partida jokatu dituzte asteburuan eta emaitza onekin itzuli dira etxera.

Gipuzkoak eskuz banakako txapeletan lehenengo fasean daude pilotariak eta Oiarpek jokatutako 8 partidetatik 7 irabazi zituzten.

Gipuzkoako ezker hormako txapelketan ere nahiko txukun ibili dira eta kadeteek eta nagusiek aurrera jarraitzea lortu zuten. Lehenak 22 eta 5 irabazi zuten eta bigarrenak, aldiz, 7 eta 22.

Hala ere, Gartzarongo XXXIV. Txapelketan Oiarpeko kideek ezin izan zituzten aurkariak garaitu. Herritik Otaegi eta Aburuza eta Sein eta Aburuza bikoteak joan ziren baina deus gabe itzuli ziren herrira.

Soroa memorialean ere aritu dira herriko gazteak eta nagusien mailan Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zuten partida. Hain zuzen ere, Sein eta Garmendia oiartzuarrek 22 eta 18 irabazi zioten Aizpitarte eta Ruiz de Larramendiri.

Azkenik, Baztango XXXVII. Txapelketako partidak Elizondon eta Almandozen jokatu zituzten eta 1 izan ezik, beste partida guztiak irabazi zituzten. Oiarpeko Etxeberria eta Ibarluzeak 9 eta 18 irabazi zioten Azpeitiako bikoteari. Etxeberria eta Olaitzek ere 18 eta 6 garaitu zituzten Andoaingo Beloki eta Uria. Eskudero eta Leonetek ere Andoaingo bikotea garaitu zuten 9-18ko emaitzarekin eta bukatzeko, Aranburu eta Ubiria Oiarpeko pilotariak 17-18 irabazi zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos