Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Elorsoron jokatzen ari dira partiduak. KOXKO
Aitor Txiki VII. Futbito txapelketa martxan da

Aitor Txiki VII. Futbito txapelketa martxan da

Hemeretzi taldek eman dute izena eta final handia abuztuaren 6an jokatuko da

KOXKO

OIARTZUN.

Martes, 23 de julio 2019, 01:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengoan ere antolatu dute gure herriko futbolariek hain gogoko duten lehiaketa. Elorsoro kiroldegian jokatzen dira partidak nahiz eta hasierako edizioak ikastolan jokatu. Guztira, hemeretzi taldek eman dute izena, horietatik hamasei dira oiartzuarrak eta bi kanpokoak. Esan bezala, martxan dira partidak, uztailaren 11ean partiden hurrenkera jakiteko zozketa egin ostean, uztailaren 13an jokatu zituzten lehen partidak.

Partidak egun osoan zehar jokatzen dira, bata bestearen atzetik, goizetik arratsaldera arte. Berrogei minutu irauten dute orotara partidek eta hogei minutuko bi zatitan banatzen dira.

Larunbatean hamahiru partida jokatu ziren. Honakoak izan ziren emaitzak: K.O.B 6/ Mixta 1; Sorgin 1/Green team 7; Zinegin Zidan 5/ Txetxo 0; Peloton delta 5/ Denak itxea 3; Doneztebe 4/ Kabitxo 1; Mixta 0/ Sorgin 6; K.O.B 2/ Green team 4; Zinegin Zidan 4/Peloton delta 1; Txetxo 1/Denak itxea 9; Kabitxo 3/Jaixki 4; Mixta 3/Green team 7; K.O.B 3/ Sorgin 3; Zinegin Zidan 4/ Denak itxea 2.

Datorren larunbatean

Hurrengo jardunaldia hilaren 27an izango da. Final laurdenak goizean jokatuko dituzte eta final erdiak arratsaldean. Final handia abuztuaren 6an izango da, Xanistebanetan. Sari ederrak dituzte prestatuak. Irabazleentzat, Intxisu jatetxean afaria eta garaikurra; txapeldunordeentzat, Kabitxo jatetxean afariaeta garaikurra; hirugarrenentzat eta laugarrenentzat, berriz, arkumea eta garaikurra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios