Aiora Irazuk brontzezko domina lortu du Ourenseko maratoian

GOIZARINOIARTZUN.

Pasa den larunbatean, Aiora Irazu Garmendia oiartzuar piraguistak brontzezko domina eskuratu zuen junior kategorian Ourenseko maratoian, Espainiako kopako txapelketan. Castrelo de Miñon jokatu zen hirugarren edizioa eta Oiartzungo palistaren palmaresa handituz doa beste domina batekin. Horrela, uztailaren 11-14an Pragan jokatuko den Europako txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu du, junior mailan. Europan, K-4 eta K-2 kategorietan jokatuko duela uste du Portunburu baserriko alabak.

Europako txapelketa prestatzeko, Irazu Sevillara joango da aste honetan. «Han Espainiako beste palistekin entrenatuko dut eta Europan ahalik eta lan txukunena egiteko prestatu nahi dut», aitortu du kirolari gazteak.