Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aiora eta lagunak, pozik lehiaketa hasi aurretik. KOXKO
Aiora Irazu Oiartzungo piraguista, Europan zehar

Aiora Irazu Oiartzungo piraguista, Europan zehar

Kirolari gaztea sekulako denboraldia egiten ari da beste behin ere eta duela egun batzuk itzuli da Pragatik

KOXKO

OIARTZUN.

Domingo, 21 de julio 2019, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela egun batzuk itzuli da Pragatik, bertan lehiatu baitu azken txapelketa. Aitortu digunez, oso esperientzia polita izan da eta pozik itzuli da egindakoarekin.

Hala ere, Pragako egonaldia baino lehen beste bi txapelketa garrantzitsu lehiatu zituen. Lehena, Galizian, Ourensen. Erakustaldi ederra emanez, hirugarren postua eskuratu zuen, eta aldi berean, piraguako Europako maratoi txapelketara sailkatzea erdietsi zuen.

Bigarren lehiaketa, uztailaren lehen astean jokatu zuen, Astuariasen, Avileseko Trasona urmaelean. Han, Espainiako sprint lehiaketan bakarkako modalitatean (500m K1ean) parte hartu eta bigarren postua lortu zuen, zilarrezko domina eskuratuz. 200 metroko proban, aldiz, laugarren postuan geratu zen.

Ondoren, atseden hartzeko aukera gutxirekin, Txekiar Errepublikako hiriburura zuzendu zen, Pragara. Santiagotarrak Kirol Elkarteko kide den arren, Espainiako selekzioarekin aritu da Europako Txapelketan. Taldekako bi probatan hartu zuen parte eta kontatu digunez «Oso denbora gutxi izan genuen elkarrekin lehiaketa behar bezala prestatzeko, eta gainontzekoak oso indartsuak izateaz gain, denbora asko zeramaten elkarrekin entrenatzen». Taldekako kirol orotan bezala, piraguan ere zinez garrantzitsua da elkarlana, albokoarekin ongi ulertzea eta elkar ezagutzea. Horretarako, sarritan entrenatu beharra izaten da, baina Aiorak eta taldekideek ez zuten aukera hori izan. Hala eta guztiz ere, launakako modalitatean (K4) final erdietara iritsi ziren. K2an, berriz, ezin izan zuten final erdietara sailkatu.

Esan bezala, esperientzia aberasgarria izan da Europako Txapelketakoa Portuburuko alabarentzat, horregatik, gogor entrenatzen jarraitzeko asmoa du, datorren urtean indartsuago itzultzeko. Dena dela, denboraldiak aurrera darrai eta datorren asteartean, hilaren 23an, Frantziara abiatuko da. Arestian, Asturiasen sailkatzea lortu zuen Europako maratoi txapelketa lehiatuko baitu ostegunean, hilaren 25ean.

Zorte on Aiora!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios