Aintzane Galardik irabazi du Iruñeko hiria poesia lehiaketa

Aintzane Galardi oiartzuarra. / GARAÑO
Aintzane Galardi oiartzuarra. / GARAÑO

Sari nagusia lortu duen lehen emakumea izan da oiartzuarra

GARAÑO OIARTZUN.

Aintzane Galardik (Oiartzun, 1969) 'Epaimahaiaren erabakia' lanarekin irabazi du Iruñeko Hiria Poesia Lehiaketako euskarazko saileko sari nagusia. Ez da hau lehiaketa egiten den lehenengo aldia, baina Aintzane izan da sari nagusia eraman duen lehenengo emakumea.

'Epaimahaiaren erabakia' lana aurkeztu zuen Galardik eta epaimahaiak bere irakurterraztasuna eta jarioa nabarmendu nahi izan du. Gainera, poesia modernoa erabili duela aipatu dute, kolore eta argi askorekin batera, pertsonaiak egoki landuz. Sari honekin, beraz, Aintzanek 3.000 euroko sari ekonomikoa jasoko du eta Denonartean argitaletxeak publikatuko du bere lana.

Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala dira lehiaketa honen antolatzaileak eta euskara saileko epaimahaian Josu Jimenez Maia, Jon Barberena eta Unai Pascual egon dira. Lehena, bertako Euskara arduraduna da; bigarrena, lehen irabazlea; eta, azkenik, Unai, Denonartean argitaletxeko kidea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos