Ahobizi eta belarriprestentzako tailerrak antolatu ditu Euskaraldiko lantaldeak

AEK-ko ikasleek Euskaraldiko tailerra egin zuten pasa den astean./
AEK-ko ikasleek Euskaraldiko tailerra egin zuten pasa den astean.

Oraingoz 750 oiartzuarrek eman dute izena ekimenean

GARAÑO OIARTZUN.

Azaroaren 23a hurbiltzen ari da eta horrekin batera Euskal Herri osoan gauzatuko dugun Euskaraldia ere bai. Ahobizi eta belarripest izateko formakuntza tailerrak emango ditu Oiartzungo Euskaraldiko lantaldeak. Izan ere, batzuetan, ez da erraza txapa bat jarri eta, besterik gabe, dauzkagun hizkuntza ohiturak aldatzea. Tailerren helburuak ahobizi eta belarriprest rolak bereiztea, bakoitzaren egitekoak azaltzea eta rol horiek betetzeko estrategiak ematea izango dira.

Tailerrak irekiak izango dira, dagoeneko izena eman duten herritarrentzako edota emateko intentzioa dutenentzako. Astegunez eta larunbatetan emango dira, herritarrei erraztasunak eman asmoz.

Tailerreko saio guztiak Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango dira. Astezko saioak (hilaren 13, 15, 19 eta 21ean) 18:00etan hasiko dira eta larunbatekoak (hilaren 10 eta 17an), berriz, 10:00etan.

Tailerrak arinak eta dinamikoak izango dira (ordu eta erdi inguru iraungo dute).

Udal langileekin, Haurtzaro Ikastolako guraso eta langileekin, eta Elizalde Herri Eskolako gurasoekin ere tailer berezituak egingo dira.

Dagoeneko 750 oiartzuar baino gehiagok eman dute izena euskararen aldeko ekimenena.

Oraindik izena eman ez dutenak, hala ere, garaiz dabiltza: azaroaren 12tik aurrera, arratsaldero Fermiñenen izango dute aukera (18:00etatik 20:00etara) edo www.euskaraldia.eus webgunean on-line.

Txapa banaketa

Datorren astelehenetik (hilak 12) aurrera (hilaren 22a arte), Euskaraldiko ahobizi eta belarriprest txapak banatuko dira Fermiñeneko beheko solairuan. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da horretarako aukera, Oiartzungo Euskaraldiko lantaldearen eskutik.

Dagoeneko izena eman duten oiartzuarrei txapa jasotzera pasatzeko eskatu nahi die Euskaraldiko lantaldeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos