Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

'Agur Etxebeste' filma Oiartzunen grabatuko da

Etxebestetarren etxea Zinealdean berreraikiko dute

GARAÑO

OIARTZUN.

Sábado, 15 de septiembre 2018, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Telmo Esnal eta Asier Altunak zuzendutako filma abuztuaren 27an hasi ziren grabatzen eta sei aste iraungo ditu filmaketak. 'Aupa Etxebeste' filmaren jarraipena da bigarren film hau eta hango lantalde tekniko eta artistiko berberak egingo du lan oraingoan ere. 2019. Urtean estreinatuko dute lana.

Kaleko irudi gehienak Bergaran grabatuko dituzte, eta Etxebestetarren etxea, oraingoan, Oiartzungo Zinealdean berreraikiko dute. Horrez gain, Hondarribian, Pasaian, Zarautzen eta Irunen grabatuko dute, besteak beste.

'Aupa Etxebeste'-ren arrakasta

Euskarazko pelikularik ikusiena izan zen eta euskarazko zinemaren industrian mugarria izan zen. 2005ean estreinatu zen Donostiako Zinemaldian eta 11 astez egon zen pantaila handian. Ordutik Handia izan da haren ikusle kopurua gainditu duen film bakarra. Pelikula berri honetan, lehen hartan bezala, pertsonaien arteko harremanak oinarri hartuta, zinema ona eta umorezkoa agindu dute zuzendariek.

'Dantza' Zinemaldian

Errodaje lanekin, Telmo Esnalek, beste hainbat egiteko uztartu beharko ditu datozen egunotan, izan ere, 'Dantza', berak zuzendutako azken film luzea, Donostiako Zinemaldian aurkeztuko baitu, Sail Ofizialean, emanaldi berezietan.

Esnalek bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat eraiki du, dantzaren bidez kontatua. Esnalek Juan Antonio Urbeltz eta Koldobika Jauregiren laguntza izan du filma ontzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios