Agur esan diete Altzibarko San Pedroei

Haurtzaro Dantza taldeko dantzariak indarrak hartzen. / GARAÑO
Haurtzaro Dantza taldeko dantzariak indarrak hartzen. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Ostiraletik igandera Altzibar auzoa festa giroan murgilduta egon da. Afari-merienda jendetsua izan zen ostiraleko protagonista, baina beste hamaika ekimen ere izan dira: danborrada, dantzaldia, ume jolasak, apar festa, duatloia eta pintxo lehiaketa, besteak beste. Gauean ere parranda ez da falta izan eta hainbat kontzertu eta dj egon dira auzoan.

Igandea egun polita izan zen altzibartarrentzat. Goizeko 9etan diana alaitsua abiatu zen auzotarrak esnatzeko asmoz. Ondoren, eguerdiko 12etan, helduen VII. Pintxo Txapelketari hasiera eman zitzaion, gainera, aurtengo berrikuntza haurren pintxo txapelketa izan zen. Epaimahaiak erabakita, lehen saria Agustin Vitalek irabazi zuen, berdura lasaña bat aurkeztuta; eta haurren lehen pintxo lehiaketako irabazlea Maren dugu.

Haurtzaro Dantza taldeak eta helduen tailerretako muxikoek Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hainbat dantza eskaini zituzten guztien gozamenerako.

Arratsaldean, berriz, haur jolasak eta txokolatada egin zituzten eta, ondoren, aparraren jolasa eta ur-gerra olaldeko plazan. Afaria ere izan zen, Apalatxaren kontzertuarekin batera.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos