ABARAXKAKO KIDEEK IBAIA GARBITU DUTE

ABARAXKAKO KIDEEK IBAIA GARBITU DUTE

Beste urte batez, Abaraxka Udal ludotekako lagunak Oiartzungo Zelai erreka garbitzen aritu dira egunotan. Izan ere, pasa den larunbatean hamarnaka gaztetxo Altzibar auzoko errekara gerturatu ziren hezitzaileen eta hainbat gurasoren laguntzaz. Askotariko zaborrak atera zituzten eta poltsetan bildu ondoren, Arditurri Bidegorrian parean utzi zituzten udal langileek jasotzeko.