Borrar

Abaraxka ludotekan gaur eta astelehenean tailerrak

Arratsaldeko 16:30ean elkartuko dira gaur

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 18 de noviembre 2017, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abaraxka ludoteka eta Haziak proiektuaren baitan kokatu dute gaurko tailerra. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Jolasak eta ikus-entzunez-koak erabiliko dituzte haurren eskubideak haurrekin lantzeko. Tailer honen bidez, haurrek beren eskubideez jabetzea eta horri buruz hausnartzea nahi dute. Arra-tsaldeko 16:30ean izango da Abaraxka ludotekan. Astelehenean, berriz, arratsaldeko 18:00etan udaletxean izango da tailerra. Oraingoan, aniztasuna izango du gaitzat. Aniztasuna, zehazki sexu eta genero aniztasunaren ildotik. Hitzaldi edo tailer hau ere Abaraxka eta Haziak proiektuaren baitan kokatzen da; kasu honetan, Guztiok proiektua ere gehitu zaio.

Udaletxeko hitzaldi edo tailer honen helburuak bi dira: Sexu eta genero aniztasuna modu baikorrean lantzea eta seme-alaben sexualitatearen bidean tresnak eskaintzea. Horretarako honako edukiak landuko dituzte: batetik, sexualitatea praktika genitalak baino haratago ulertzea, gorputzen, plazeren eta desiren bizipena baita. Bestetik, identitate sexuala eta desiren orientazioa. Hurrena, genero aniztasuna eta aniztasun sexuala. Gehiago, gorputz aniztasuna eta auto-estima. Eta bukatzeko, telebista eta sare sozialen eragina: harreman ereduak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios