50/50 programaren aurkeztuko du Garapen Agentziak bihar

GARAÑO OIARTZUN.

Oarsoaldea Garapen Agentziak Oiartzungo bulegoetan duen prestakuntza gelan ikastetxeekin abian jarriko duen 50/50 proiektua aurkeztuko du bihar goizeko 10:00etatik aurrera.

Proiektu hau Energia arloan oso proiektu interesgarria eta polita da, sentsibilizazioarekin lotuta dagoena. Estatuko beste udalerri edo txokoetan garatzen ari dira (oso emaitza onekin) eta Euskadi mailan aitzindaria da, abian jarri duen lehenengo eskualdea Oarsoaldea da.

Bertan honako ordezkariek parte hartuko dute: Eneritz Arbelaitz (Oiartzungo alkateordea), Izaskun Gomez (Pasaiako Alkatea), Sergio Ekiza (Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakaria eta Pasaiako udaleko zinegotzia), Miguel Angel Sanchez (Lezoko zinegotzia) eta Jose Cruz Legorburu (Errenteriako zinegotzia).

Gainera, Pasaiako Karmengo Ama Herri Ikastetxeko 2 ordezkari; Jose Kaietano Diez, Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako zuzendaritza taldeko kidea; Sara Herranz Temprano, Errenteriako Cristobal Gamón ikastetxeko ordezkaria; Olatz Aldabe, Lezo Herri Eskolako zuzendaria; Angel Ruiz Ecooo-n Ecooolocal proiektuaren arduraduna eta IZADI 21 enpresako ordezkariak izango dira bertan.