Borrar

2019ko Xanistebanetako kartel lehiaketa, martxan

Maiatzaren 31a arte bidal daitezke lanak udaletxeko informazio bulegora

GOIZARIN

OIARTZUN.

Miércoles, 24 de abril 2019, 01:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo Udaleko Kultura sailak dagoeneko martxan jarri du 2019ko Xanistebanetako Kartel Lehiaketa. Lanak udaletxeko informazio bulegoan utz daitezke maiatzaren 31 bitarte.

Hainbat baldintza bete behar dituzte parte hartzaileek: kartelaren neurria 70×50 zentimetrokoa izan behar da; nahi den teknikaz egin daiteke; nahitaez, 'Xanistebanak 2019' leloak agertu behar du; nahi duen orok parte har dezake lehiaketan eta lan bat baino gehiago aurkez ditzake pertsona berberak.

«Genero berdintasuna bermatzeko irizpideak kontuan hartuko dira», adierazi du Iosune Cousillas Kultura zinegotziak.

Epaimahai lana Oiartzungo Festa Batzordeko kideek osatuko dute eta haien erabakia uka ezinezkoa izango da.

Festa batzordeak orotara bost sari banatuko ditu aurkzten diren lan guztien artean: irabazleak 600 euroko diru saria jasoko du, jarriko diren karteletan festen irudia izango da, baita egitarauan nahiz 'Oiartzun 2019' urtekarian ere; oiartzuar batek egindako kartel onenari 300 euroko diru saria emango diote; bi akzesit, bakoitza 50 eurokoa, eta Oiartzungo gaztetxoen lanak sustatzeko, 100TZE Sormen Espazioko urtebeteko doaneko matrikula.

Urtekarirako idazlanak

Bestalde, Urtekari Batzordea jada hasi da aurtengo 'Oiartzun 2019' Urtekaria prestatzen. Bertarako idazlanak aurkeztu nahi dituzten talde, eragile, elkarte edo norbanakoek Kultura Sailean utzi behar dituzte ekarpenak, maiatzaren lehena baino lehen. Beraz, astebete dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios