2019 urterako Udal Zerga Ordenantzak aldatuko dira

GARAÑO OIARTZUN.

Udal Batzak, 2018ko irailaren 26an ospatutako bileran, gehiengoaren aldeko botoz, 2019 urterako Udal Zerga Ordenantzak aldatzea onartu zuen.

Hartutako erabakia eta horretarako izapidetu den espedientea jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan iragarkiak jarriz, guzti hori ondoko arauei jarraituz: a) Dokumentu horiek erakutsiko diren lekua: Udal Kontuhartzailetza; b) Aztertzeko eta, kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bulego orduetan; c) Erreklamatzeko legitimatuak daudenak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 17. artikuluan aipatzen dituenak; d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Erregistro Orokorrean zuzenean edo legez araututako lekuetan eta e) Erreklamazioa aurkezten zaion Organoa: Udal Batzarra. Inolako erreklamaziorik egin gabe informazio honen erregelamenduzko epea iragan denean, hartutako erabakiak eta adierazitako dokumentuak behin-betirako onartutzat hartuko dira, beste erabakiren bat hartu beharrik gabe.

 

Fotos

Vídeos