Borrar
Pragako Folklore Jaialdi Internazionalean izan berri dira Oiartzungo dantzariak.

Haurtzaro Dantza taldeko kideak primeran, Pragako Folklore Jaialdian

GOIZARIN

Martes, 9 de agosto 2016, 01:17

Haurtzaro dantza taldeko 40 dantzari, 4 irakasle, 3 txistulari eta 8 laguntzaile Txekiar Errepublikako hiriburuan izan berri dira Pragan egiten den Folklore Jaialdi Internazionalean. «Ilusio handiz joan ginen eta primeran ibili gara», adierazi du Araitz Iparragirre dantza irakasleak.

Arestian aipatu bezala, dantzari hauek ilusioz beteta iritsi ziren Pragara. Hantxe elkartu ziren mundu osoko 75 dantza taldeko 2.000 dantzarirekin eta hiriko alde zaharrean ibili ziren Euskal Herriko talde ordezkari gisa. «Egitaraua nahiko estua bagenuen ere, bi egunez gure onena eman genuen, hiriaren erdialdean ospatu ziren bi saioetan», azpimarratu du Iparragirrek.

Haurtzaro Dantza taldeak beste behin ere Oiartzun herria ezagutzera eraman du Europa aldera. Gogoratu 2012an Mazedoniako jaialdian parte hartu zuela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurtzaro Dantza taldeko kideak primeran, Pragako Folklore Jaialdian

Haurtzaro Dantza taldeko kideak primeran, Pragako Folklore Jaialdian