1947an jaiotako lagunak maiatzaren 26an elkartuko dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Orain arte 1947an jaiotakoen kinto bazkarira gizonezkoak bakarrik elkartzen ziren. Aurten, ordea, ohitura goitik behera aldatuko dute eta emakumezkoak ere bazkarira batu dira, eta gizon eta emakumeek elkarrekin bazkalduko dute maiatzaren 26an Tolare jatetxean.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, izen-abizena ematerakoan 35 euro aurreratu beharko dira. Kopuru hori kontu korronte honetan sartu beharko dute: Euskadiko Kutxa (Iban ES96) 3035 0126 63 1261077574.

Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono hauetara deitu daiteke: 943 490 418 (Koro) edo 943 490 888 (Maite).

Beraz, aukera paregabea dute 1947an jaio diren oiartzuarrek elkarrekin giro onean ospatzeko.

 

Fotos

Vídeos