1936ko altxamendua bihar arratsaldeko hitzaldi tertulian

Torri gukin egitasmoak eta Kattin Txikik antolatuta, udaletxeko pleno aretoan izango da bostetan hasita

GARAÑO OIARTZUN.

Torri gukin egitasmoak eta Kattin Txikik antolatutako hitzaldi, tertulia izango da bihar arratsaldean Udaletxeko Pleno Aretoan. Arratsaldeko 17:00etan jarri dute zita eta gonbidapen berezia egin nahi diete herriko aiton-amonei haien seme-alaba, iloba edo bilobekin joan daitezen.

Helburua herrian 1936an gertatu zena jakitea eta zabaltzea da. Hain zuzen ere, guda, guda ondorengoa, herriko pasarteak, Iragorrineko kanposantua, herriko fusilatuak, herriko desagertuak... izango dituzte hizpide. Hitzaldiaz gain, herritarrak bere bizipenak edo dakiten hori konpartitzeko aukera edo espazio bat eskaini nahi da.

Hizlariak Kattin Txikikoak izango dira, baina gerturatzen direnek ere, nahi izanez gero, bizitutakoa edo entzundakoa kontatzeko eta konpartitzeko aukera izango dute, modu honetara herrian gertatutakoa zuzenean jaso dezagun.

 

Fotos

Vídeos