Lezo
'Ostirala iritsi da!' ikuskizuna igande honetan BekoerrotanBestalde, igandea egun berezia izango Errege Magoen etorrera izango baita Lezon ere
A. MARIEZKURRENA
Lezo.
Astelehena, 30 abendua 2024, 19:49
Prest dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoak Gabonetako ohiko ikuskizuna an-tzezteko. Igande honetan, urtarrilaren 5ean izango dira Bekoerrota kiroldegian izango dira 12:00etatik aurrera 'Ostirala iritsi da!' ikuskizuna eskaintzeko. Sarrerak eskuragai daude 8 eurotan.
Igande eguerdian kiroldegira hurbiltzen direnek primeran pasatzeko aukera izango dute beste behin. Oraingoan, gainera ostirala egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta haien lagunek Txapas irakaslearekin batera emango dute azken lan eguna, elkarrekin ikasitakoa ospatzen. Basoa, jolasak, eskulanak, abestiak, barreak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jarri sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kutxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!
Bestalde, igandea egun berezia baina bereziagoa izango da Lezoko haur eta gaztetxoentzat. Izan ere, Errege Magoak etortzeko eguna izango da eta beste behin, Lopene plazatik abiatuta kabalgata izango da 19:00retatik aurrera.
Lezoko agendarekin jarraituz, urteko kirol hitzordu garrantzitsu bat aipatu behar da, gaur izango baita: San Silbestre lasterketa. Gurutze Santuaren plazatik abiatuko da goizeko 11:30etan, VIII. San Silbestre haur krosa.
Ondoren, abenduak 31 izanik, kopla zaharrak entzuteko aukera izango da egurdiko 12:30etan hasita kaleetan zehar. Herriko talde eta trikitixareki urte amaierako Kopla Zaharrak abestuko dituzte eguerdiko 12:30etan musika eskolatik abiatuta.