Oiartzungo emakumeak ahalduntzeko ikastaroaren aurkezpena, gaur

GOIZARINOIARTZUN.

Gaur, arratsaldeko 18:00etan, Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen taldeak herriko emakumeentzat antolaturiko ikastaroa aurkeztuko du Bibliotekan.

Aurtengo gaia nagusia, 'Bikaintasun femeninoa, frogagaitza baina ezaguterraza' izango da eta lau gai hauek jorratuko dira: Beldurrik ez duten emakumeak; adingabeak eta transexualitatea; emakumeak mendean hartzeko mekanismoak; emakume bertsolariak menderatzeko mekanismo patriarkalak.

Aurten ere bi talde osatuko dira: lehenengoa asteazkenetan bilduko da 18:00etatik 19:30era, eta gazteleraz izango da; eta bigarrena ostegunetan elkartuko da ordutegi berean, euskaraz. Ikastaroa urrian hasi eta martxoan amaituko da. Ikastaroan parte hartzeko baldintzak hauek bete beharko dira: alde batetik interesa edukitzeta eta bestetik kurtsoan zehar presentzia jarraitua izatea.