Lezoko Dinokorrika ospatuko da bihar

Bihar, osteguna, goizeko 11:45ean Lezoko tren geltokitik edatuek eta aniztasun funtzionalekoek eraman dezaketen lekukoarekin Korrika oinez egingo dute bidegorritik Donibane kaletik jarraituta. Eguraldi ona eginez gero Gurutze Santuaren Plazan bukatuko da, eta euria izanez gero, Aiton Bordan. Bertan irakurriko da mezua eta ondoren ostegunero bezala mokadutxo bat izango da.