Hautesle Zentsuko zerrendak

Maiatzaren 26an Europarako, udaletarako eta batzar orokorretarako haustekundeak egingo dira eta bertan bozkatu ahal izateko hautesle zentsuko behin behineko zerrendak jendaurrera azaldurik aurkitzen dira Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan. Hauek aztertzeko eta behar diren alegazioak aurkezteko epea apirilaren 15era bitarte izango da, Udaleko Informazio Bulegoan.