'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala, gaur Gezalan

M.P. LEZO.

'Aralar, mundua leku den lurra' ikus-entzunezko emanaldia eskainiko da gaur Gezala Auditorioan arratsaldeko 19:00etan. Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz harago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Bihar, antzerkia

'Espacio disponible' antzerkia, igandean arratsaldeko 20:00etan eskainiko da leku berean. Istorio honetan, 70 urte pasata dituzten Palmira eta Jenaro, beraien semearen bisitaren esperoan daude lo egin eziniko gau batean. horrela beraietaz dagokion bezala arduratzeko. Sarrerak kultura saileko bulegoan eta emanaldi egunean leihatilan.